Aurtengo berrikuntzen artean, lehen aldiz azienda pirenaikoa gaitzat hartuta argazki lehiaketa antolatu dute eta bertan irabazle suertatu den Nerea Begino Mendiburu igantziarraren argazkia erabili dute kartela egiteko.
Egitaraua
Larunbat goizeko 9:00ak baino lehen sartuko dira aziendak eta ordu horretatik aitzinera hasiko dira txanda kalifikatzaileak. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Baztango artisautza eta nekazaritza elikagaien azoka eginen dute. 17:30etik 20:00etara behi aziendaren erakustaldia eta txanda kalifikatzaileak eginen dira.
Igandeko egitarauari dagokionez, 09:00etatik 12:00etara behi-aziendaren erakustaldia eginen dute. 10:00etatik 14:00etara Baztango artisautza eta nekazaritza azoka eginen da. 11:30ean, Nafarroako aratxea haragi eta Kortariko gasna dastaketa. Azpilkuetako eskolako Guraso Elkartea arduratuko da horiek banatzeaz. 12:30ean behi-azienda enkantea eta 13:00etan azienda lehiaketaren sari eta garaikur banaketa eginen dute.
Irailaren 22an, ortziralean, abelburuak Merkatuko Plazan sartzeko aukera izanen da arratsaldeko 3etatik aitzinera.
Pintxo, salda eta bustian
Lehiaketa-enkantea girotzeko, irailaren 18tik 24ra pintxo, salda eta bustiez gozatzeko ibilbide bat egiteko aukera eskaintzen dute 13 jatetxe eta ostatutan: Olaben Lorentxo; Oronozen Hotel Urgain; Elizondon Sobrino, Goizalde, Casino, Futbolin, Karrika eta Mendi; Iruritan Olari; Elbeteko Ostatua; Arizkunen Bixta Eder eta Uxoa eta Ordoki auzoan Ordoki Erretegia.