Hainbat tailer eta ikastaro antolatu ditu Elizondoko Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 15a, 13:22
Zaintzaileei zuzendutako tailerra ere eginen dute Elizondoko Osasun Zentroan.

Menopausiari buruz, osasuntsu zahartzeko, estresa gainditzeko edo bizkarra zaintzeko, bertzeak bertze

Elizondoko Osasun Zentroak hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu udazkenari begira. Osasuntsu zahartzea, menopausia, estresa eta antsietatea gainditzea edo bizkarra zaintzen ikasteaz gain, zaintzaileendako tailerra ere eginen dute.

 

Irailaren 20an eta 27an, asteazkenetan 10:30etik 12:30era Osasuntsu zahartu ikastaroa eginen dute.

Urriaren 4 eta 11n, asteazkenetan 10:30­etik 12:30era Menopausia tailerra eginen dute.

 

Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra

Azaroaren 15, 22 eta 29an, asteazkenetan 10:30etik 13:00etara Estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eginen dute Elizondoko Osasun Etxeko erabilera anitzeko aretoan. Tailer honen helburuen artean, estresa zer den eta sortzen duen jakitea, erlaxatzeko teknikak ikasi eta praktikatu edo gure bizitzako aldaketak pentsatu, ten­tsio gutiago nola sortu eta sortutakoak nola atera jakiteko daude.

Azaroaren 16an eta 23an, ortzegunetan 12.00etatik 13:30era Zain­tzailearen tailerrak eginen dituzte.

Abenduaren 13an,  asteazkenean 11:00etatik 13:00etara Biz­kar tailerra antolatu du.

Izen-emateak Eli­zon­doko Osasun Zentroan edo 948 581832 eta 948 581833 telefonora deituz egin behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun