Baztango zuhaitz espezieak ezagutzeko ibilaldia eginen dute irailaren 16an Anizen

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 12a, 07:36
Baztango zuhaitz espezie eta barietateak ezagutuko dituzte larunbateko ibilaldian.

Baztango agroekologia eskola herritarraren baitan antolatu dute Hazitik Hoziek eta Anizeko elkarteak

Baztango agroekologia eskola herritarrarekin aitzinerat segituko dute ikasturte honetan ere. Ondoko hitzordua Baztango zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia izanen da. Hitzordu hau irailaren 16an eginen da, Anizen. Gidaria Xabier Zabaleta izanen da eta larunbat goizeko 9:30ean elkartetik abiatuko dira. Antolatzaileak Hazitik Hozie eta Anizko elkartea dira.

Urrian, sagar dastaketa ikastaroa eginen da; kasu honetan Jo ala Jok antolaturik eta azaroan zerri-mondonga ikastaroa. Aldi berean, heldu den ikasturteko egitaraua prestatzeko elkarte desberdinak bilerak egiten hasiak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun