Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak ospatuko dituzte irailaren 13tik 17ra

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 12a, 07:01
Giro ederra izanen dute aurten ere Elbeten.

Ttikienek ere txopoa goratuko dute ortzirale arratsean

Irailaren 13tik 17ra arte ospatuko dituzte Elbeteko Gurutze Sainduaren bestak. Mahaiaren bueltan bilduta baztan zopak, paella jana, zikiroa... izanen dituzte eta musikak ere toki nabarmena izanen du.

 

ASTEAZKENA, IRAILAK 13

• 18:30 Txupinazoa botako dute eta japoniar bonbak.

• 19:00-21:00 Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

• 21:00 Baztan Zopak Joxe Angelek girotuta.

• 00:00 Txopo goratzea.

• Ondotik, Joxe Angel Posadan.

 

ORTZEGUNA, IRAILAK 14

• 09:30 Dianak.

• 11:30 Meza nagusia.

• Ondotik luntxa.

• 16:00-19:00 Haurrendako Puzgarriak eta trena.

• 17:00 Mus eta partxis txapelketa.

• 19:00-22:00 Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

 

ORTZIRALEA, IRAILAK 15

• 09:30 Dianak.

• 14:00 Haurren bazkaria Posadan (izen-ematea Posadan egin behar da).

• 14:30 Paellada frontoian eta postre lehiaketa.

• Ondotik Grand Prix.

• 16:00 Aurpegi margolariak eta zumba hau­rrendako.

• 18:00 Txokolate  jana.

• 20:00 Ttikien txopogoratzea.

• 21:00 Zingar jatea.

• Ondotik, herriarendako sorpresa.

• 23:30-01:00 Txamukos taldearen eskutik mariatxiak.

• 01:00 Piruleta DJa.

 

LARUNBATA, IRAILAK 16

• 09:30 Dianak.

• 14:30 Zikiroa Franxixko soinulariak alaiturik.

• 21:30 Zingar jatea.

• 22:00 Zozketa.

• 23:00-02:30 Gozo-Gozo Taldearekin dantzaldia.

• 02:30 Tirri&Tery Jai Alai Guateque.

 

IGANDEA, IRAILAK 17

• 09:30 Dianak

• 14:00 Karrikaxarreko Bazkaria.

• 18:00 Baztango Dan­tzariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun