Jose Mari Apezetxea Erratzun sortu zen, 1927. urtean, eta paisaia izan da Apezetxearen koadroetan nagusitu izan dena, bereziki, Baztango paisaia.
Euskal margolarien artean nortasun berezia eta ibilbide luzea egin du Apezetxeak eta hori guztia aintzat hartuta, omenaldia ere jaso zuen 2015ean Baztan Ikastolaren eskutik, Artea Oinezen barne: «Etxean ditugu eredua, kemena eta ohorea. Jose Mari Apezetxea omenduko du aurtengo edizioak, hark urte luzez erakutsitako edertasunaren ondainez. Keinu ttipia da gurea, berak emandakoaren guztiaren aldean». Halaxe adierazi zuten Artea Oinezekoek Apezetxearen lana goraipatuz.