‘Bertan egun borobila’ saria banatu du Baztango merkatari eta ostalaritza elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 24a, 10:47

Miren Labayenek, Bertan Baztan elkarteko zuzendari eta idazkariaren eskutik jaso zuen saria.

Uharten bizi den Miren Labayenek eskuratu du 1.000 euroko balioa duen saria

Abuztuaren 5etik 12ra bitarte erosketak egiten zituzten bezeroak saritzeko zozketa berezia egin du Bertan Baztan merkatari eta ostalaritza elkarteak. Abuztuaren 23an egin dute sari banaketa eta Uharten bizi den Miren Labayen izan da irabazlea. Elkarteko zuzendariak eta idazkariak eman diote egun borobilaz gozatu ahal izateko bono sorta. Horretaz gain, Baztango zaporeak elkarteko kideen eta artisauen produktuekin osatutako loteak eta aseguru baterako 100 euroko deskontua lortu ditu irabazleak.

 

Miren Labayenek bere ahizpa Arantxarekin batera gozatu du ‘Egun borobilaz’. Goizeko 9etan gosaldu eta ondoren ileapaindegian izan zuten hitzordua. Goiz zein arratsaldez, elkarteko dendetan erosketak egiteko aukera izan zuten, 50 euroko 5 erosketa txartelak erabiliz. Eguerdian aperitiboa hartu eta bazkaldu eta arratsaldean masaje bat ere hartu zuten. Poteo eta afariarekin eman zioten bukaera egun borobilari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun