Txuri ta Beltz blues festibalaren bigarren edizioa egin zen pasa den asteburuan eta ikusle aunitz hurbildu ziren zuzeneko musikaz gozatzera. Oscar Linares & Victor Barcelo, Double Shot, Fede Aguado, Station Road eta The Shameless igo ziren larunbatean oholtza gainera. On the Road, bluesaren historiari buruzko hitzaldia ere eskaini zuten eta igandean, musikari guztiek elkarrekin jo zuten, entzuleen gozamenerako. (Argazkiak: Ondikol)
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.