Lesagibel artistaren lanak Arizkunenean ikusgai izanen dira abuztuaren 16tik irailaren 6ra

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 16a, 07:43

Lesagibelen lanak ikusgai izanen dira Arizkunenean.

Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan eginen du

Lesagibel artista nafarraren lanak ikusgai izanen dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean abuztuaren 16tik irailaren 6ra. Egunero irekia egonen da 'N-Estetika2' izeneko erakusketa, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 18an, ortzirale arratsaldeko 7etan iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun