Artzain zakur eta ardi lehiaketak izanen dituzte Amaiurko bestetako egun handian

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 11a, 12:07

Amaiurko txistulariek eguerditan joko dute herriko bestetan.

Abuztuaren 14tik 19rako ospakizunetan ekitaldi bereziak eta ikusgarriak antolatu dituzte 

Abuztuaren 14an, astelehen arratseko 8etan botako diren suziriekin eta ezkil jotzearekin abiatuko dira Amaiurko bestak. Abuztuaren 15ean, Baztan-Bidasoko XV. Ardi erakusketa eta lehiaketa, Burgete arrazako zaldien erakusketa eta Artzain Zakur lehiaketaren 42. Edizioa izanen dira aipagarri. Baina bortz egunez, ortzeguneko atsedenaldiarekin, egitarau zabal askia prestatu dute Amaiurren.

 

ABUZTUAK 14, ASTELEHENA

20:00 Suziriak eta ezkil jotzea, Kuxkuxtu txaranga herrian barna. 21:00 Baztan zopak, Kuxkuxtu txarangarekin. Gaupasa Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAK 15, ASTEARTEA

10:00 Baztan-Bidasoko XV. ardi erakusketa eta lehiaketa, ardi-gasna lehiaketa, artisauen erakusketa eta Burgete arrazako zaldien erakusketa trikitilariek alaituta. 11:00 Meza nagusia. Ondotik Gaztelu Taldea elizan. 12:00 Herriko txistulariak 13:00 Mutil-dantzak eta hamaiketakoa. 17:00 Artzain zakur desfilea trikitilariekin. 17:30 XLII. Artzain Zakur lehiaketa eta Patxi Etxeberriaren XIII. Memoriala. Ondotik Herri kirolak. Ilunabarrean Los tajudos del norte mariatxiak.

 

ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA

11:00 Haurren esku pilota finalak. 12:00 Herriko txistulariak. 12:30 Haurren jokoak plazan. 14:00 Haurren bazkaria elkartean. 16:00 Jolas parkea eta apar besta. 18:00 Bertso-potea Julio Soto eta Alaia Martinekin. 19:30 Txokolate jana. 21:00 Muxikoak, mutil-dantzak eta gaita. 21:30 Sardin eta ziztor jatea. 22:00  Hauspolariek taldea.

 

ABUZTUAK 18, ORTZIRALEA

10:00 Dianak. 11:00 ­Mahai jokoak elkartean. 12:00 Herriko txistulariak. 12:00 Mus zimizta Gaztelu ostatuan. 14:00 Gazteen bazkari autogestionatua. 18:00 Pilota partidak. 19:00 Herritarren arteko XV. Pala txapelketako finala. Ondotik  Trikipoteoa herrian barna. 21:30 Mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza. 22:00 Gazteen afaria elkartean. 23:30 Kontzertuak: La Jodedera, Altxatu eta Kalera.

 

ABUZTUAK 19, LARUNBATA

12:30 XVI. Boneta jaurtiketa eta herriko txistulariak. 14:00 Zikiro jatea Salaberrik alaituta. 21:00 Mutil-dantzak, gaita eta larrain-dantza. 00:30 Trikidantz taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun