Oronoz-Mugairiko bestak abuztuaren 11tik 15era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 10a, 07:46

Astelehenean eginen dute gazte bazkaria, seguru aurten ere giro ederrean.

Ortzirale arratsaldean botako den txupinazoarekin hasi eta Amabirjin eguneko mariatxiekin akituko dituzte 

Herri aunitzetan Amabirjin bestak abuztuaren 14an hasten direla kontuan hartuz, aurtengoan Oronoz-Mugairin aitzineko asteburuan hastea erabaki dute. Honela, txupinazoa abuztuaren 11n, ortzirale arratsaldean botako dute eta Amabirjin egunean akituko dira bestak. Tartean, bortz egunez egitarau betea izanen dute.

 

ABUZTUAK 11, ortziralea

18:00 Bestei hasiera emateko txupinazoa eta ezkil jotzea. Ondotik, kalejira Mendaur triki-pandero eskolaren eskutik. 19:00 Gaiteroak eta erraldoiak. 21:30 Baztan zopak. 00:30 Soundfesta dj.

 

ABUZTUAK 12, larunbata

10:00 Dianak. 11:00 Jokulandia haurrentzako, goiz guztian zehar. 14:00 Umetxoen bazkaria. 16:00 Jokulandia arratsalde guztian zehar. 16:00 Mus txapelketa herriko elkartean. 17:00 Haurrentzako merendua. 20:00 ­Dantzaldia hauspolarien eskutik. 21:30 Kuadrillen afaria plazan. 00:00 Dantzaldia Hauspolariek taldearen eskutik.

 

ABUZTUAK 13, igandea

10:00 Aurorak. 12:00 Herri kirolak. 14:00 Herri bazkaria. 17:00 Dantzaldia Franxixko Santxotenaren eskutik. 21:00 Txorizo eta tortilla dastaketa. 00:00 Dantzaldia Franxisko Santxotenaren eskutik.

 

ABUZTUAK 14, astelehena

10:00 Dianak. 11:30 Partxis txapelketa. 14:00 Gazte bazkaria. 17:00 Herriari buelta txarangarekin. 20:00 Mozorro besta eta dantzaldia Franxixkoren eskutik. 21:30 ­Patata tortilla lehiaketa. 00:00 Dan­tzaldia Dj Paliren eskutik.

 

ABUZTUAK 15, asteartea

10:00 Baztango gaiteroak. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Herriko haur eta gazteen eskutik dantza emanaldia. 14:00 Familia bazkariak. 18:00 Pala finalak. 20:00 Cazahuates mariatxiak besteei bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun