Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 9tik 12ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 7a, 13:08

Zikiro-jatean bilduko dira aurten ere zigatarrak hondar egunean.

Txamukos Mariatxiak ariko dira egun handian eta hondar egunean, zikiro-jateaz gain, haurren frontenis txapelketa jokatuko da

Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 9tik 12ra ospatuko dituzte. Ekitaldiz betetako lau egin izanen dira, asteazken arratseko txupinazoarekin eta ezkil-jotzearekin abiatuko direnak.

 

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 9

BEZPERA

• 20:00 Txupinazoa eta ezkil jotzea.

• 20:15 Herriko trikitilariek herri itzulia eginen dute.

• 21:00 Baztan zopak (txartela maiordomoek salgai).

• 00:00 Salaberrirekin dantzaldia.

• 05:00 Zingar jatea.

 

ORTZEGUNA, ABUZTUAK 10

SAN LORENTZO EGUNA

• 10:00 Herriko trikitilariak herrian barna.

• 11:00 Meza nagusia eta ondoren elizako eskaleretan argazkia ateratzea.

• 12.00 Luntxa plazan.

• 19:00 Baztango haur dantzariak.

• 20:00 Txamukos Mariatxiak.

• 21:30 Joaldunak eta txalaparta.

• 22:00 Zingar jatea eliz gibelean.

• 00:30 Dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

 

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 11

HAUR ETA GAZTE EGUNA

• 10:00 Herriko trikitilariak herrian barna.

• 11:00 Haurren jokoak.

• 14:00 Herri bazkaria eta mus txapelketa.

• 16:00 Haurrendako puzgarriak.

• 19:00 Txokolate-jatea.

• 20:00 Agerralderekin dantzaldia.

• 22:00 Afaria.

• 00:00 Agerralderekin dantzaldia.

• 05:00 Zingar jatea.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 12

ZIKIRO JATEA

• 10:00 Herriko trikitilariak herriko itzulian ibiliko dira.

• 11:30 Haurren frontenis txapelketa.

• 13:00 Ezkil jotzea.

• 14:00 Zikiro-jatea.

• 17:00-00:00 Dantzaldia Frantziskorekin.

• 23:00 Zingar jatea eliz gibelean.

• 01:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

• 05:30 Gaixoa Ni bestei akabera emateko.

Erlazionatuak

Zigako bestak prest!

Xorroxin irratia 2017 abu 08 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun