Fernando Mikelarenaren hitzaldi aurkezpena ortziralean
Igandeko ekitaldia baino lehen, abuztuaren 4an, ortzirale arratseko 8etan Oronoz-Mugairiko Batzartokian, Fernando Mikelarena historialari beratarrak ‘Muertes oscuras – contrabandistas, redes de evasión y asesinatos políticos en el país del Bidasoa (1936) bere azken liburuaren aurkezpen solasaldia eskainiko du.
Liburu honetan eta bertze zenbaitetan lortutako dokumentazioaren arabera, hauek izan ziren Baztanen Gerra Zibilak utzi zituen hildakoak:
AMAIUR: PÍO JAIMERENA MIURA (gaur egun oraindik erregistratu gabeko heriotza), Lino MITXELENA LARRAIN, Nicasio ZALDAIN JAIMERENA, eta Tomás SANCHEZ BERROCAL; ARIZKUN: Angel MIKELARENA AYOROA eta Juan CINCAMBRE LAMOT (Manex); BERROETA: Valeriano ILZAUSPE IRIARTE eta Mª Francisca ITURRALDE OLAETXEA; ELBETE: José ETXEBERRIA; ERRATZU: Francisco VALENTIN PAREDES; IRURITA: Perico ADIN eta Ciriaco DIAZ PASTOR; LEKAROZ: Xalbador ELORGA ZOZAIA; ORONOZ-MUGAIRE: Francisco MULA CASTRO eta Miguel CATALAN ARELLANO.