Bi proiektuen idazketa eta zuzendaritza lanak LKSri eman dizkio udalak, jasotako eskaintzen artean hoberenak izan direlako. Amaiurkoa 13.800 eurotan idatzi eta zuzendu beharko du eta Iruritakoa 10.500tan, bietan BEZ kanpo.
Behin proiektua idatzita Amaiurko lanak aurten egin beharko dira eta Iruritakoak berriz 2018an. Lehenaren exekuzio aurrekontua 180.000 eurokoa da eta Iruritakoarena 240.000koa. Bi lan hauek Toki Inbertsio Planaren laguntza jasoko dute, %80koa hain zuzen. Oraino argitzeko dagoena, berriz, Amaiurko ur-biltegitik baserrietarako sarea hotzeko laguntzik emanen ote duten da, bertzenaz udalak osorik bere gain hartu beharko du.