‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabalduko du Diana Iniestak Erratzun abuztuan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 28a, 11:42

Diana Iniestak, neguan New Yorken margotatuko lanak ez ezik, Baztanen egindakoak ere erakutsiko ditu.

Abuztuaren 1etik 6ra bere tailerrean erakutsi ondotik, hilaren 8tik 31 labaderoan eginen du

Negu honetan New Yorken margotu eta otsailean bertan erakutsitako margoak eta Baztanen margotutako paisaiak biltzen dituen ‘Negua New Yorken’ margo erakusketa zabaldu du Diana Iniesta margolariak abuztuan Erratzun.

 

Abuztuaren 1etik 6ra Iniestak daukan tailerrean izan dira ikusgai eta abuztuaren 8tik 31ra labaderoan. Bietan, egunero 18:30etik 21:00etara irekiko ditu ateak.

 

Inaugurazio ekitaldia abuztuaren 11n

Margolanak aitzinetik ikusteko aukera izanen bada ere, inaugurazio ekitaldia abuztuaren 11n, 18:30ean eginen du Diana Iniestak labaderoan. Musika eta olerki emanaldia ere izanen da eta bertaratzen direnen artean margolan bat ere zozketatuko du.

Abuztuaren 12, 13, 14, 15, 23, 24 eta 25ean, 19:30ean bisita gidatuak eskainiko ditu. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun