Berriozar nagusitu da herriz herri txapelketako lehen jardunaldian Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 28a, 07:11

Joan den urtean ere Beran jokatu zen herriz herri txapelketako bigarren saioa. Aurten ez dira Arraioz eta Berako taldeak lehiatuko.

Bigarren jardunaldia uztailaren 30ean jokatuko dute Beran 

Asteartean, uztailak 25, Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen Elizondon. Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Basaburua, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen ari dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

 

LEHEN JARDUNALDIKO EMAITZAK

Lehen proba konbinatua

1.- Berriozar, 18:10.67             

2.- Menditarrak, 18:19.74      

3.- Basaburua, 18:51.80  

 

Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

Berriozar  2,5 puntu       

Basaburua 2,5 puntu

Menditarrak puntu 1

Bigarren jardunaldia Beran jokatuko da heldu den igandean, uztailak 30, arratsaldeko 7etan. Beran ere hiru talde hauek arituko dira.

Txapelketaren inguruko informazioa guztia (jokatzeko sistema, lanak....) Federazioaren Web orrian ikus dezakezue: www.herrikirolaknafarroa.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun