Vía Campesina biltzarreko kideek Baztan bisitatu dute

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko uzt. 26a, 08:43

Víá Campesina Biltzarreko ordezkariak, baztandarrekin Anizen.

Arizkungo mahastiak bisitatu eta Anizen bazkaldu zuten

Via Campesinako kideek Nazioarteko VII.konferentzia izan dute Euskal Herrian eta uztailaren 24an Anizen izan ziren mundu mailako ordezkariak.

 

Via Campesinako nekazarien nazioarteko mugimenduak lau urteetarik behin egiten du biltzarra, 1993an sortu zenetik Mons, Tlaxcala, Bangalore, Sao Paolo, Maputo, Yakarta eta, aurten, Euskal Herrian. Biltzarren mundu osoko 500 ordezkari inguruk parte hartu dute Derion eta horietarik 45 inguru etorri dira Anizerat.

Goizean Arizkungo mahastietan izan ziren Baztango Xuriaren nondik norakoak ikusten, handik Anizerat joan ziren bazkaltzerat. Bazkaria bertako produktuekin egina izan zen oso-osorik, Baztango zaporeak elkarteari esker.

Bazkal ondoan herrialde bakoitzeko ordezkari banak hitza hartu zuen (Hego Amerika, India, Pakistan, Euskal Herria) eta itzultzaileen euskararat eta esapinolerat itzuli zuten ordezkari bakoitak bere hizkuntzan erran zuena. Ondotik, Jauregikoen eskutik bisita gidatua izan zuten Anizen.

Arratsaldean Deriorako bidea hartu zuten, handik norbere herrialderat joateko hemendik lau urteren buruan izanen den biltzar artio!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun