Nafarroako Herriz Herri Txapelketa uztailaren 25ean abiatuko da Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 16:03

Herriz herri proba konbinatuko saioa iaz Beran. Aurten ere bigarren jardunaldia Beran jokatuko dute, baina ez dute Bera eta Arraiozko taldeek parte hartuko.

Bigarren saioa uztailaren 30ean izanen da Beran, hirugarrena Etxalarren abuztuaren 15ean eta laugarrena abuztuaren 19an Burlatan

Uztailaren 25ean emanen zaio hasiera Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Herriz Herri Txapelketari. Lau taldek eman dute izena: Basaburua, Berriozar, Artzanegi eta Menditarrak. 

 

Ohikoa denez, bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).

 

Egutegia

Guztira lau jardunaldijokatuko dira:

1. jardunaldia: Uztailak 25, Elizondo (18:00) Iriarte Plazan.

2. jardunaldia: Uztailak 30, Bera (19:00), Kiroldegi atarian, zelai gorria.

3. jadunaldia: Abuztuak 15, Etxalar (18:00) herriko Plazan.

4. jadunaldia: Abuztuak 20, Burlata (20:00) Larrañetako Plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun