Arizkungo eskolaren lehorra egitea esleitu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 20a, 10:24

Putxiria eraikuntza enpresak eginen du udako oporraldia baliatuz 21.039 euroren truke

Baztango Udalak Arizkungo herriko eskolaren lehorra egitea Putxiriari eman dio, aurkeztutako eskaintzen artean hoberena izan delako, 21.039 euro (BEZ kanpo). Orain abuztuko ikasleen oporrak baliatuz arkupea egin beharko dute, ikasturtea hasi orduko. 

Lehorraren egitea Arizkungo eskolako gurasoen aspaldiko eskakizuna da, neguko egun txarretan haurren jolastokia izanen delako. Baztango Udalak bigarren urtez segidan Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza deialdirat proiektua aurkeztu du baina deus eman ez diotenez udalak inbertsio osoa beregain hartu du.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun