Nafarroarako Polisarioko ordezkaria ere, Mohamed ekitaldian izan zen. Baztango alkatea, Joseba Otondo, ongi etorri beroak euskaraz, gazteleraz eta hasaniez eskaini ondotik zenbait eskolako materiala banatu zituen. Gero, Saharako banderarekin apaindua zegoen Balleko Etxearen aitzinean argazkia atera ondotik, denak Bakelekura abiatu ziren hamaiketako zoragarri bat dastatzera.