Artearen Ibilbidea eginen dute aurten ere Baztanen

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 12:53

Tomas Sobrinoren erakusketa uztailaren 21ean irekiko dute Arizkunenean.

Ohiko erakustokietan eta denda eta ostatuetako erakusleihoetan ikusgai izanen dira artelanak uda honetan

Uda honetan ere, Baztango herri ezberdinak margolan eta eskultura erakustokiak izanen dira. Ohiko erakustokiez gain, zenbait dendetako erakusleihoetan ere agertuko dira artelanak.

 

Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean erakutsiko ditu uztailaren 15etik irailaren erdialdera, ortzegunetik igandera 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Teresa Lafraguak margolan erakusketa eginen du Santxotena Parke Museoan, Bozaten. Uztailaren 16tik abuztuaren 31ra ikusgai izanen dira lanak, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta igandetan 11:00etatik 14:00etara. Parke Museoa zabalik egonen da ordutegi berean.

José Luis Alzugarayk pintura erakusketa eginen du Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 20tik irailaren 17ra, ortzegunetik igandera, 19:00­etatik 21:00etara.

Tomás Sobrino Habans margolariak, Arizkuneneako 1. solairuan jarriko du ikusgai Un Viaje erakusketa, uztailaren 22tik irailaren 3ra. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era, eta 18:00etatik 21:00etara.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 21ean, heldu den ortzirale arratsaldeko 7:30ean eginen du.

Miquel Cazañak pintura erakusketa eginen du Elizondoko Arizkunenean, Baztanetik mundura izenpean, uztailaren 27tik abuztuaren 13ra 11:30etik 20:30era.

Roque Lasak margolanak ikusgai paratuko ditu Erratzuko Zubietea etxean uztailaren 28tik abuztuaren 27ra, 18:00etatik 20:30era.

Jose Mª Apezetxeak margolanen erakusketa eginen du, uztailaren 28tik abuztuaren 27ra, Erratzuko Zubietea etxean. 18:00etatik 20:30era egonen dira ateak irekita.

Ana Mari Marinek, Elizondoko Bergarenean eginen du margolan erakusketa, abuztuaren 13tik irailaren 17ra.  11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara ikusi ahal izanen dira lanak.

Lesagibel eskultoereak bere lanak Elizondoko Arizkunenean erakutsiko ditu abuztuaren 16tik irailaren 6ra, egunero 11:00etatik 14:00­etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Baztango Museoa ere zabalik egonen da, Braulio Iriarte karrikako 38.ean, astelehenetik ortzegunera 10:00etatik 20:00etara eta ortziraletik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00­etara.

 

Erakusleihoetan

Azkenik, Artearen erakustokian parte hartuko dute inguruko 9 establezimenduk, haien erakusleihoetan arte lanak paratuz. Hauek izanen dira parte hartzaileak: Zangue-Kattalin­gorri, Fan­txike, Idoia Oteiza ileapaindegia, Virgilio, Argibel, Elbeteko Ostatua, Malkorra, Piko Piko eta Axular.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun