Bizikumek Baztanen barna antolatzen duen bigarren ateraldia izanen da larunbatekoa. Erratzuko kanpinetik abiatu, handik Arizkunera (Lamiarritara) joan eta Elbete eta Elizondotik giaroz Lekarozera (Oharriz) joanen dira errepidez. Handik Arraioz, Oronoz Mugiri, Almandoz, Berroeta eta Anizera. Baztango miradorean indarrak hartu ondotik, Erratzurako bidea hartuko dute, Ziga, Irurita, Gartzain, Elizondo, Elbete, Azpilkueta (Bergara) eta Amaiurtik barna. Ibilbidea bukatzean, Erratzuko kanpinean bazkalduko dute elkarrekin.
Aurten gainera, Recon-ride ekimenarekin bat egin dute Bizikume taldekoek. Emakumeen tourreko azkeneko etaparekin kointziditzen duenez, kilometro berdintsuak eta desnibel berdintsua duen ibilbidea egiteko erronka onartu dute. https://www.specialized.com/es/es/recon-ride web orrian duzue informazio gehiago.