Elizondoko abesbatzaren plazako iturria berriz martxan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 12a, 14:57

Abesbatzaren iturriak, Baztango udal ordezkariak eta abesbatzakoek bildu dira asteazken eguerdian.

Abesbatzaren 75. urteurrenari keinu egin nahi izan zaio eta uztailaren 12ko ospakizun ekitaldi ttikian Maria Jesus Arregi garai bateko zuzendaria eta bertze zenbait izan dira

Egiturazko arazoengatik urteak geldirik zeramatzan Elizondoko Abesbatzaren plazako iturria konpondu eta abiarazi du Baztango Udalak. Konponketak Elizondoko Abesbatzari buruzko keinua izan nahi du, aurten 75 urte bete dituelako. Horrela, uztailaren 12an, asteazken eguerdian abesbatzako kideekin ospakizun ekitaldi ttipia egin dute. Tartean zen, bertze hainbatekin, Maria Jesus Arregi garai bateko abesbatzaren zuzendaria.

 

Iturria berabiarazteko Baztango Udalak iturriaren askako zolan material iragazgaitza paratu du eta ur-bonba berria ere bai. Iturriak ur-zirkuitu hetsia du eta gaueko hamarrak artio pizturik egonen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun