Kontuan hartuz lehendabiziko urtea dela, erantzun arras positiboa dela iduritzen zaio (H)ilbeltzari, eta aurtengo sortzaileen erantzuna ondoko urteetarako bulkaldia izatea espero dute.
“Gure helburua genero beltzeko nobelak sortzea eta itzultzea da, eta abiatu da. Aurten sorkuntzarena eta heldu den urtean itzulpenaren txanda izanen da eta arrakasta bera izatea espero dugu”, aipatu dute (H)ilbeltzatik.
Orain epaimahaikideen esku daude lanak eta irailean jakinaraziko dute zein izanen den 2019an aurkeztuko duten euskal nobela beltza berria.
(H)ilbeltzatik eskertu nahi dituzte parte hartu duten guziak eta animatu ondoko urteetarako bidean gelditu direnak.