Azpilkuetan ere Sanferminak ospatzeko ekitaldi ugari prestatu dituzte uztailaren 5etik 8rat

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 3a, 07:17
Giro polita izanen dute Azpilkuetako Sanferminetan.

Hondar egunean zikiro jateaz gain, Hauspolariak taldearekin dantzaldia izanen dute

Ekitaldiz gainezka dator Sanfermin bes­te­tako egitaraua Azpilkuetan, lau egunez besta giroa herrian zabalduz.

 

ASTEAZKENA, UZTAILAK 5

• 18:30ean txupinazoa bestei hasiera emateko.

• 19:00etan frontenis txapelketako finala.

• 21:30ean Baztan Zopak Joxe Angel Elizaldek alaiturik. Ondotik gaupasa!

 

ORTZEGUNA, UZTAILAK 6

HAUR ETA HELDUEN EGUNA

• 11:00etatik aitzinera puzgarriak frontoian.

• 16:30ean herriko mus txapelketa.

• 17:00etan txokolatada eta haurrendako sorpresa.

• 20:00etan kantaldia Enara eta Mikelen eskutik.

• 22:00etan tortilla txapelketa eta, ondotik, afaria.

 

ORTZIRALEA, UZTAILAK 7

SAN FERMIN EGUNA ETA GAZTEEN EGUNA

• 11:00etan meza nagusia San Fermin sain­duaren omenez.

• 12:00etan luntxa he­rriko elkartean.

• 14:00etan gazte bazkaria.

• 16:00etan gazte jokoak.

• 20:00etan kontzertua Lamiak taldearekin.

 

LARUNBATA, UZTAILAK 8

ZIKIRO JATE EGUNA

• 08:00etan sua piztea.

• 08:30ean gosaria.

• 14:30ean zikiro jatea, Joxe Angel Elizaldek alaiturik.

• 21:00etan zikiro afaria eta ondotik Gaixoa ni Joxe Angel Elizalderekin.

• 00:30etik aitzinera dan­tzaldia Hauspolariak taldearekin eta bes­tak akitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun