Kea ahots talde profesionalak emanaldia eskainiko du Elizondoko elizan uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 28a, 09:41
Kea ahots taldeak emanaldia eskainiko du larunbat arratsean Elizondoko elizan.

Elizondoko Abesbatzaren 75. Urteurreneko ospakizunen barnean, larunbatean 20:30ean hasita

Elizondoko Abesbatzaren 75. urteurreneko ospakizunen barnean kontzertua antolatu dute uztailaren 1ean Elizondoko elizan. Larunbatean 20:30ean hasiko da Kea ahots talde profesionalaren emanaldia  eta sarrera 8 euro ordaindu beharko da.

Elizondoko Abesbatzatik jakinarazi dutenez, «75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldi anitzen artean, esfortzu berezi bat egin dugu abesbatza profesional bat ekartzeko».

Nahi izanez gero posible da sarrerak erreserbatzea email bat igorriz elizondokoabesbatza@gmail.com helbidera kopurua eta izen-abizena aipatuz. Sarrerak kontzertua hasi baino ordu erdi bat lehenago arte gordeko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun