Erratzun ere San Pedro bestak ospatuko dituzte ekainaren 28tik uztailaren 1era

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 27a, 08:56
Xala eta Titin pilotariak aurrez aurre ikusteko aukera izanen dute Erratzun, bestetako hondar egunean.

Asteazken eguerdiko txupinazoaren ondotik, gazte bazkaria izanen da Izpegin eta bizikleta igoera arratsaldean 

Ekainaren 28an, asteazken eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Egun berean, gazte bazkaria izanen dute Izpegin, eta arratsaldean, zortzigarren bizikleta igoera Izpegira. Ortzegunean kuadrillen arteko desafioa eta Txamukos mariatxiak, ortziralean zikiro jatea eta kontzertuak eta larunbatean, bazkari herrikoia kanpinean eta pilota partidak izanen dira, bertzeak bertze.

 

EKAINAK 28, ASTEAZKENA

10:30 Haur-jokoak eta puzgarriak. 12:00 Txupinazoa eta ezkil jotzea. Ondotik pintxo-potea herriko tabernetan. 14:00 Gazte bazkaria Izpegin. 17:00 Izpegiko VIII. Bizikleta igoera (bertan txokolatada eta sari banaketa). 20:00 Presoen aldeko elkarretaratzea. 20:30 Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 21:30 Baztan zopak Kastonea ostatuan. 22:30 Kontzertua Zubi-punta ostatuan. 23:00 Dantzaldia plazan Fidel akordeoilariarekin.

 

EKAINAK 29, ORTZEGUNA

10:00 Argi soinuak. 11:00 Meza.Ondotik herriko haurren dantza erakustaldia, mutildantzak eta luntxa plazan. 17:00 Kuadrillen arteko desafioa (Baztan Trek-en eskutik). 19:00 Txamukos Mariatxiak plazan. 20:30 Mutildantzak,gaita eta larrain dantza. 21:30 Kuadrilla afaria. 23:30 Dantzaldia Tirri&Teryrekin.

 

EKAINAK 30, ORTZIRALEA

10:00 Argi soinuak (herriko trikitilariekin). 11:00 Pilota partidak Gorostapolon. Ondotik, zintzur bustitzea. 14:00 Zikiro jatea Salaberrik alaiturik. 19:00  Kalejira alaitua herritik barna. 20:30 Mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 22:00 Frantxixko akordeoilaria Iparla ostatuan. 23:00 Kontzertuak plazan: Bide bakarra, Katez, Traspotin y la boletobanda, Dj Aimar.

 

UZTAILAK 1, LARUNBATA

10:00 Argi soinuak. 11:30 Haurren frontenis txapelketa. 14:00 Bazkari herrikoia kanpinean. 17:30 Pilota partidak. Afizionatuak: Enaitz Anso eta Josu Eskiroz Ugaitz Elizalde eta Aitor Alduntzinen aurka. Profesionaletan, Titin III eta Berjera, Xala eta Azanzaren aurka.19:30 Dantzaldia plazan Trakets taldearekin. 20:30 mutildantzak, gaita eta larrain dantza. 23:00 Dantzaldia plazan Trakets taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun