‘Solaslaguna’ ekimeneko kideek mendi ibilaldia egin zuten

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 22a, 12:36
Alkurruntzera igo ziren 'Solaslaguna'ko kideak. Argazkia: Solaslaguna

Ikasturtea ongi bukatzeko, ‘Solaslaguna’ ekimeneko kideek mendi martxa egin zuten joan den  igandean, ekainak 18an.

Otsondora autoz igo eta Alkurruntz aldera jo zuten, beroari aurre eginez. Alkurruntzeko lepora iritsi aitzin, bunkerrean sartu ziren, esku-argiei esker.

Kaskoan mokadu bat egin, eta berriz ere Otsondoko aparkalekura itzuli ziren. Bertan bazkaldu eta arratsalde-pasa egin zuten, euskal giroa han ere mantenduz. Arratsaldeko 18:00ak aldera agurtu zuten elkar, datorren ikasturtean berriz ere topatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun