Ekainaren 13ko mendi ibilaldian, Mikaelaren erorketa tamaldu behar izan zen. Tibia eta Peronea hautsi zituen, eta Oronozeko suhiltzaileak gerturatu ziren, Erratzuko osasun zentrora eramateko. Bertan lehen sendatzea egin zioten, eta anbulantziaz Iruñera eraman zuten, han ebakuntza egiteko. Arkupeak elkarteak suhiltzaileak eta Erratzuko mediku eta erizaina eskertzen ditu, emaniko laguntza eta zaintzagatik.