Gizarte jardueretarako eta nazioarteko kooperaziorako dirulaguntzak eman ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 16a, 07:30

Nazuiarteko kooperazio proiektuen artean, Saharaztanek jasoko du dirulaguntzarik handiena.

16.362,24 eta 36.669,31 euro banatuko ditu hurrenez hurren

Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak eta nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko subentzioak onartu ditu Baztango Udalak aurten ere.

 

Gizarte proiektuetarako 16.362,24 euro

Gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteek 16.362,24 euroko dirulaguntza jasoko dute Udaletik, honela banatuak: Bidelagun elkarteak 2.343,10 euro, Xauli elkarteak 2.276,15 euro, Anasaps-Dizdirak 1.874,48 euro, Elikagai Bankuak 2.772,28 euro, Acodifnak 1.205,02 euro, Asomak 937,24 euro, Anfasek 2.008,37 euro, Bocalan-ek 1.472,80 euro eta Ademnak 1.472,80 euro.

 

Nazioarteko kooperaziorako 36.669,31 euro

Nazioarteko kooperaziorako proiektu, programa eta planak diruz laguntzeko, berriz, 36.669,31 euro bideratu ditu Baztango Udalak. Saharaztani 3.163,90 euro,  Mugarik Gabeko Haurtzaroa erakundeari 2.606,20 euro, Behar Bidasoari 2.198,65  euro, Mugarik Gabeko Arkitektura elkarteari 2.713,46 euro, Itxaropena Elkarteari 1.876,88 euro, ANARASD-i 2.659,81 euro, Bigarren Familia egitasmoari 2.413,13 euro, Juan Bonal Fundazioari 2.198,65 euro; Vicente Ferrer Fundazioari 2.466,78 euro, Mugarik Gabe erakundeari 2.091,40 euro, Bakerako Lankidetza Batzarrea taldeari 2.681,26 euro, El Salvador Elkartasunari 2.627,65 euro, Itaka Escolapios taldeari 2.198,65 euro, Bide Berriak erakundeari 2.574,24 euro eta Lagun Dezagun haur bat erakundeari 2.198,65 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun