Hirugarren mailara itzultzeko aukera dauka Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 16a, 06:59

Joan den larunbatean Giltxaurdin bezala, zaleen babesa izanen du Baztan Futbol taldeak Azagran ere.

Peña Azagresaren kontra jokatuko du promozioko itzulerako partida larunbatean 19:00etan Azagran

Izan ala ez izan, hor dago koxka!. Halako zerbait idatzi zuen Shakespearek eta halako zerbait pentsatuko dute Baztan futbol taldeko jokalari, entrenatzaile eta zaleek. Eta beraiek bezala Peña Azagresakoek ere: Hirugarren mailakoak izan ala ez izan. Nafarroako Maila Autonomikotik Hirugarren mailara igotzeko promozioko itzulerako partida jokatuko dute ekainaren 17an, larunbat arratsaldeko 7etan hasita Azagran. Elizondoko Giltxaurdin jokatutako joaneko partida banako berdinketarekin bukatu zen, beraz, dena erabakitzeko dago. 

 

Joan den astean zaleen babesa izan zuen Baztan futbol taldeak Giltxaurdin eta horietako aunitz Azagraraino joanen dira larunbatean. Ea hirugarren mailako txartelarekin bueltatzen diren Belatetik goiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun