Lekarozko Abeltegian pizza-pote eta kontzertua antolatu dute ekainaren 16an

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 15a, 11:18

Ortziralean 20:00etan hasita

Baztango gazte batzuk Lekarozko kanpuseko Hizkuntza murgiltzen zentroa delakoa okupatu zuten duela aste batzuk eta bertan bizi dira geroztik, zenbait ekitaldi antolatuz. Ekainaren 16an, ortziralean 20:00etan hasita, pizza-pote eta Lear taldearekin kontzertua antolatu dituzte, Abeltegia Bizirik! goiburupean.

 

Gazteek diotenez, «bizirik gaude eta espazio honi bizitza eman behar diogu!» eta orain arteko bidea azaltzen duen idatzia ere argitara eman du. Aipatzekoa da eraikinaren jabe den Nasuvinsa enpresa publikoak gazteak lekutzea eskatu zuela eta epailea neurri horren kontra azaldu da. Horren ordez, ekainaren 20an eginen litzakeen epaiketa azkarra deitu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun