Eguzkilore Baztango Emakumeen Elkarteak proiektu berria jarri du martxan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 13a, 10:15

Elkartea emakumeen garapen ekonomiko eta pertsonalerako plataforma izatea nahi dute

Baztango Eguzkilore elkartean batzorde berri bat sortu dute, aitzinekoek egindako lanari segida eman eta elkarteari bultzada emateko. Eguzkilore Baztango emakumeen garapen ekonomiko eta pertsonalerako plataforma bihurtzea nahi dute eta proiektua martxan jartzeko, herritarren iritzia bildu nahi dute. Galdetegi batzuk prestatu dituzte eta erantzunak ekainaren 15etik 30era jasoko dituzte Arizkunenean.

Eguzkilore elkarteak urteak daramatza Baztanen lanean, bertzeak bertze, ikastaro interesgarriak antolatzen. Aspaldian geldi xamarrik egon direla ikusita, elkarteari bultzada berri bat ematea erabaki dute. Bertzeak bertze, ondoko ikasturtean jardueraz betetako programa bat osatzeko asmoa dute eta horretarako, garrantzitsuak izanen dira herritarrek egindako ekarpenak. Proiektua erabilgarria izateko, ahalik eta informazio gehien eskuratu nahi dute. Horregatik, galderak erantzuteaz gain, edozein ideia, iritzi edo zalantza baldin badute idaztera animatu nahi dituzte. Arizkunenea Kultur Etxeko patioan jarriko dute ekarpenak biltzeko kutxa.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun