Juan Angel Perotxenaren kartelak iragarriko ditu Elizondoko bestak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 13a, 08:45

Juan Angel Perotxenaren kartel irabazlea.

Elizondoko egilea izan da lehiaketako irabazlea eta 150 euro eta zikiro-jaterako bi lagunendako txartela eskuratuko ditu 

Elizondoko Juan Angel Perotxenak (mälmo illustration&design) egindako kartel honek iragarriko ditu Elizondoko Santio bestak. 150 euro eta zikiro-jaterako bi txartel izanen ditu saritzat. Guztira sei lan aurkeztu dira lehiaketara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun