Almandozko Bestaberri bestak ekitaldi bereziekin datoz ekainaren 14tik 18ra

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko eka. 13a, 07:21
50 urte beteko ditu aurten Bestaberri egunean ateraten den aurora taldeak. Argazkia duela hiru bat urtekoa da.

Pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dira ortzeguneko egun handian

Urtero bezala, Bestaberri egunaren inguruan besta egitarau zabala prestatu dute Almandozen. Egun handian, mezaz gain, pilota partidak eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte eta hondar egunean, guztia borobilduz herri kirolak eta magraren zozketa.

 

ASTEAZKENA, EKAINAK 14

BEZPERA

• 12:00 Txupinazoa.

• 21:00 Baztan Zopak, Andoni Mitxelenak alaituak.

 

ORTZEGUNA, EKAINAK 15

HERRIAREN EGUNA

• 08:00 Aurorak.

• 12:00 Meza nagusia (Ondoren luntxa frontoian).

• 17:00 Pilota partidak herriko gazteen artean.

• 21:00 Patata Tortilla lehiaketa.

 

ORTZIRALEA, EKAINAK 16

HAURREN EGUNA

• 11:00 Haurrentzat ginkana.

• 16:00 Haurrentzat puzgarriak arratsalde osoan.

• 16:30 Mus Txapelketa.

• 18:00 Haurrentzat Txokolatada.

• 21:30 Herri afaria.

• 00:30 Dantzaldia EZINKE taldearekin.

• 06:00 Zingar jatea  gau txoriendako.

 

LARUNBATA, EKAINAK 17

• 11:00 Mus txapelketako finalerdiak eta finala.

• 14:00 Zikiro Jatea.

• 16:00 Dantzaldia SALABERRIren eskutik.

• 21:00 Herriko gazteen afaria.

• 00:00 Dantzaldia SALABERRIrekin.

 

IGANDEA, EKAINAK 18

• 12:00 Meza nagusia eta jaunartzeak.

• 17:00 Herri Kirolak.

• 20:00 Gaixoa ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun