Azagran erabakiko da Baztan futbol taldea Hirugarren mailara igoko den edo ez

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko eka. 12a, 13:18
Lehia estua eskaini zuten Baztanek eta Peña Azagresak Giltxaurdin, larunbat arratsalde sargorian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Bana berdindu zuen Giltxaurdin Peña Azagresa taldearekin

Nafarroako Hirugarren mailara igotzeko promozio kanporaketako joaneko partida jokatu zuten larunbatean Baztan eta Peña Azagresa futbol taldeek Giltxaurdin. Banako berdinketarekin bukatu zen partida. Urrutiak egin zuen baztandarren gola. Beraz, ez zen erabakia gelditu kanporaketa eta hirugarren mailara igotzen den taldea datorren asteburuan erabakiko da Azagran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun