Egilea
Oskar Alegria (Iruñea, 1973) kazetaria da ikasbidez. Canal Plus eta CNN+eko informatiboetako berriemaile hasi zen Madrilen lanean. Kultur programetan erredaktorea eta literaturari buruzko saioen koordinatzailea izan da Telemadriden (Los Cinco Sentidos) eta Euskal Telebistan (Sautrela). Dokumental gastronomikoen arloan, ETBrentzat ‘Maestros de la cocina vasca’ saila idatzi eta zuzentzen lagundu du.
Emak bakia filma
Man Rayren film batek, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.