Hirugarren mailara igotzeko promozioan lehen partida jokatuko du Baztanek Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 9a, 06:55
Baztan futbol taldearen hamaikako bat, denboraldi honetan. Argazkia: Jose Mari Telletxea

Larunbat arratsaldeko 6etan, Peña Azagresa taldearen kontra 

Nafarroako hirugarren mailara bueltatzeko promozioa jokatzeko sailkatu da Baztan futbol talde nagusia. Ekainaren 10ean, larunbatean 18:00etan izanen du joaneko partida Peña Azagresa taldearen kontra eta astebete beranduago itzulerakoa Azagran.

 

Hain zuzen, joan den asteburuan, ligako azken partida elkarren kontra jokatu zuten Baztanek eta Peña Azagresak Gitxaurdin. Azken partida hori baino lehen, hirugarren ziren baztandarrak eta laugarren Azagrakoak, puntu bakarreko abantailarekinordea. Azagrakoek garaipena lortu zuten eta horrela eskuratu zuten promozioko bigarren partida etxean jokatzeko eskubidea ematen dien hirugarren postua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun