Aroztegiako Komantxeak taldearen ustez, «baztandarrak behin eta berriz proiektuaren aurka agertu badira ere, Nafarroako Gobernuko buru den Geroa Baik tematuta jarraitzen du proiektuarekin aurrera egin nahian herritarren erabakitze eskubidea zapalduz». Taldearen arabera, «proiektu hau ez da baztandarren beharrak asetzeko, lauen sakelak sosez betetzeko baizik. Hortaz berriz ere gure desadostasuna agertuko dugu, hontakoan Elizondoko plazan akanpada alai batekin».