Josetxo Huartek eta Cesar Iñarreak irabazi dute Antxitoneko paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 7a, 07:14

Iñarrea eta Huarte txapeldunak, Antxitoneko nagusiekin.

Ekainaren 3ko finalean 40-36 irabazi zieten Baylon eta Etxenikeri 

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketako finalak jokatu zituzten ekainaren 3an. Lehen mailakoan, Josetxo Huartek eta Cesar Iñarreak 40-36 irabazi zieten Katti Baylon eta Guillermo Etxenikeri. Bigarren mailakoan, Urrutia eta Goñik 40-34 irabazi zieten Bidegain eta Sansiñenari. Ohikoa denez, finalen ondotik bazkari ederra izan zuten kirolariek, txanpainarekin bustia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun