Laugarren bukatu du liga Baztan futbol talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 5a, 07:36
Ongi eutsi diote kategoriari Baztango jubenilek Liga Nazionalean.

Giltxaurdin jokatutako azken partidan galdu egin zuen Peña Azagresaren kontra eta Hirugarren mailarako promozioko lehen partida ere Azagrakoen kontra jokatuko du

Futbolean, ligako azken partida jokatu dute Giltxaurdin Baztango futbol talde nagusiak eta jubenilek. Handiek galdu egin zuten eta laugarren izan dira azkenean. Halere, Hirugarren mailarako igoera promozioa jokatuko dute. Jubenilek, Liga nazionaleanarazorik gabe mantendu dute kategoria.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan 1 (Ioritz Mitxeltorena) - Peña Azagresa 2

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan 3 (Oier Zelaietak 2 eta Elur Meoki) – CD Lagunak 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun