Erdizen 400 bat buru sartu ziren, Jon Elizetxe, Julian Goñi eta Luismi Mortalena guardak eta praktikak egiten ari den Itziar Eratsun gaztea gidari zituztela. Belaten, berriz, 200 bat buru sartu ziren, Juan Cruz Iriarte zinegotzia, Aitor Bazterrika guarda eta praktiketan dagoen Aimar Oskariz gaztearen zaindaritzapean.
Behi batzuei Udalak emandako marka jartzen diete abeltzainek joareetan, baina bertze batzuek BB markarekin (Baztan bailara) markatzen dituzte.
Belaten Aspinako bi zezen daude eta Erdizen, partikular baten zezena. Behiak irailaren 20ra bitarte egonen dira udako bazkaleku hauetan eta aunitz ernari bueltatuko dira baserrietara. Baztango Udalak 31,16 euro kobratzen ditu behi bakoitzeko eta 26,60 aretxe bakoitzeko.