Ligako azken partida jokatuko du Baztan Futbol Taldeak Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 06:53
Ligako azken partidaren ondotik, hirugarren mailarako promozioa jokatuko du Baztan futbol talde nagusiak.

Hirugarren mailarako promozioa jokatu beharko du ondotik

Denboraldia bukatu da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Futbolean, ligako azken partida jokatuko du Baztan futbol talde nagusiak, baina ez denboraldiko azkena, hirugarren mailarako promozioa jokatzeko txartela segurtatua baitu. Hirugarren postua izanen du jokoan, puntu bakarrera laugarren postuan dagoen Peña Azagresa izanen baiture bisitari Giltxaurdin. Biharamunean, Liga nazionalean aritu diren jubenilek denboraldiko azken partida izanen dute. Arazorik gabe mantendu dute kategoria.

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan – Peña Azagresa, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan – CD Lagunak, igandean, 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun