Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte aste honetan gauero Irunerako norabidean

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 29a, 09:07
Belate eta Almandozko tunelak gauero itxiko dituzte Irunerako norabidean.

Mantenimendu lanak egiteko, 22:30etik 05:30era

N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tunelak Irunerako norabidean itxi eginen dituzte aste honetan (maiatzaren 28tik ekainaren 3ra) gauero 22:30etik 05:30era. Zehazki, tunelen barrenean mantenimendu lanak eginen dituzte eta hortaz, Irun aldera doazen ibilgailuek Belateko mendateko errepide zaharra, NA-1210 errepidea, erabili beharko dute. Iruñera doazenek tunelak erabiltzeko modua izanen dute.

 

Belateko tunelaren ohiko ikusketa eginen dute eta horretaz gain, segurtasun-barrerak garbitu eta margotu eginen dituzte, azpiegituraren barneko argitasuna handitzeko. Horretaz gain, hondatutako argiak aldatzeko eta bi bentiladore, mezuak zabaltzeko bi panel eta telebistako zirkuitu itxiko kamera moldatzeko aprobetxatuko dute itxiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun