Baztan Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko du maiatzaren 27an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 25a, 15:46
Baztango udal musika eskolakoen emanaldi bat Arizkunenean.

Larunbat goizeko 11etan plazan

Baztan Musika Eskolak ikasturte bukaerako kontzertua eskainiko du maiatzaren 27an, larunbat goizeko 11etan Iruritako plazan, Salbatore besten barrenean. Hurrengo emanaldia ekainaren 20an, arratsaldeko 5:30ean eskainiko dute Elizondoko Zahar Etxean

 

Matrikulazioa

Bide batez, 2017-18 ikasturterako matrikulazio epea ere irekiko dute ekainaren 19tik 23ra, 15:00etatik 18:00etara Musika Eskolako bulegoan.

Hauek dira eskaintzen dituzten espezialitateak: Akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina eta txistua.

Honez gain, helduentzako instrumentu nahiz musika hizkuntza klaseak eskaintzen dituzte, baita musika hizkuntza bukatu duten ikasleentzako harmonia ere.

Irailean bertze epe bat irekiko dute (Irailaren 1etik 11era bitartean)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun