Baztandarren Biltzarreko tonbolako boletoak salgai daude

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 24a, 09:37

Egun handia girotzeko tonbolarako txartelak saltzen hasi da Baztandarren Biltzarra.

Sariak elkartearen egoitzan eskuratu ahalko dira ekainaren 3tik aitzinera

Mantso-mantso hurbiltzen ari da Baztandarren Biltzarra besta, eta urtero gisa elkarteak boletoak atera ditu salgai. Boletoetan inguruko komertzioek emandako sariak eta elkarteak berak erositako sariak tokatzen ahal dira, eta baita besta egunean eginen den diru zozketan parte hartzeko zenbakiak ere.

 

Ohitura segituz, boletoak euro 1ean daude salgai eta Baztango komertzio zein ostatu ugaritan aurkitu daitezke. Sariak ere, urtero bezala Baztandarren Biltzarrako egoitzan eskuratu ahalko dira; ekainak 3tik Baztandarren Biltzarra besta arte, larunbatero, goizeko 11:00etatik 13:00tara. Gogoratu sariak hartzeko bai edo bai egoitza honetatik pasatu behar dela. Izan ere, sariek ez dute baliorik izanen elkarteko zigilu edo markarik ez badute.

 

Akatsak boletoetan

Errandakoa erranda, adi, kontuan hartu beharreko inprenta akats batzuk izan baitira: Batetik bi komertziok emandako sariak gaizki inprimatu dira, eta hori dela eta behar baino askoz kopia gehiago egin dira. Hortaz, adi ohar honekin. Mari Carmen arropa dendak eta Migelene eraikuntzak emandako sariak behar baino gehiagotan inprimatu dira. Beraz, Mari Carmen arropa denda ko opari sorpresa duenak, mobilendako brazaletea izanen du opari, eta aldrebes, mobileko brazaletea duenak (opari bakarra da horrelakoa), Mari Carmeneko opari sorpresa. Eta gauza bera gertatzen da Migelene Erainkuntzak-eko sariarekin; inprentak Migelene eraikuntza eta mendiko/ hondartzako materiala nahasi ditu.

Honetaz gain, bertze arazoa boletoetan ageri den urtearekin izan dugu; boleto batzuetan 2016 data ageri da, baina ez da deus gertatzen. Boletoen kolorea aldatu dute eta hortaz, 2016 paratu arren, kontutan hartu urdin kolorekoak direla aurtengoak, data dena dela ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun