Ekainaren 3an jokatuko diren Antxitoneako paleta goma txapelketako finalistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 23a, 09:25
Ekainaren 3an jokatuko dituzte bi mailetako finalak Antxitonean.

Bigarren mailan, Goñi eta Urrutia, Bidegain eta Sansiñenaren kontra ariko dira eta lehen mailakoan, Etxenike eta Baylon, Huarte eta Iñarrearen kontra

Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa azken txanpan sartua da. Maiatzaren 20an jokatu ziren final erdiak eta gisa honetara, ekainaren 3an lehen eta bigarren mailan finalistak zein izanen diren erabaki da.

 

Finalerdietako emaitzak

2. Mailan, Goñi eta Urrutia, 40 - Oskariz eta Etxeberria, 28

2. Mailan, Bidegain eta Sansiñena, 40 - Elizalde eta Alberro, 32

1. Mailan, Etxenike eta Baylon, 40 -Galarregi eta Argarate A., 35

1. Mailan, Huarte eta Iñarrea, 40 -Garmendia eta Argarate M., 39 

Gauzak honela, ekainaren 3an, bigarren mailako finalean Goñi eta Urrutia, Bidegain eta Sansiñenaren kontra ariko dira eta lehen mailakoan, berriz, Etxenike eta Baylon, Huarte eta Iñarrearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun