Gas Navarrak adierazi duenez, «konpainiak harreman estua eta etengabea dauka Irache Kontsumitzaile elkartearekin azken hamarkadetan eta kexa horiek lehenbailehen helaraztea espero dugu, kasu bakoitza aztertu eta bezeroei zerbitzurik onena bermatzeko neurriak hartzeko».
Aldi berean, Gas Navarratik diote Irache Kontsumitzaile Elkartearen esku jartzen dutela bezeroen kexa horiek lehenbailehen bideratzeko eta moldatzeko baliabideak. Gas konpainiak, Baztanen propano gaseko instalazioak gas naturalera egokitzeko prozesuari buruzko azalpenak emateko eskutitzak bidali zituen, komunikazio planaren baitan. Bezeroendako doaneko arreta telefonoa dutela (900 100252) ere jakinarazi du Gas Navarrak, edozein zalantza, azalpen edo erreklamazio egiteko.