'Meridianos de tierra' liburua argitaratu du Hasier Larretxea arraioztarrak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 19a, 11:39

Hasier Larretxeak azken liburua aurkeztuko du larunbatean Madrilen.

Poesia liburua idatzi du eta Madrilen aurkeztuko du maiatzaren 20an

Hasier Larretxea Gortari arraioztarrak liburu berri bat eman du argitara: ‘Meridianos de tierra’. Madrilgo Harpo Libros argitaletxearen eskutik karrikaratuko du. Maiatzaren 20an, larunbatean 12:30ean eginen du aurkezpena Madrilgo Vergüenza ajena ostatu-liburutegian.

 

Hasier Larretxea 1982an jaio zen Arraiozen, baina aspaldian Madrilen bizi da. Hainbat olerki liburu idatzi ditu: De un nuevo paisaje (2016), Niebla fronteriza (2015), Atakak (2011) eta honen gaztelerako itzulpena, Barreras (2013), eta Azken bala/La última bala (2008), baina narrazio liburu bat ere, Larremotzetik (2014). ‘Te cuento’ egitasmoan ere parte hartu du Pulgarcito lanarekin, Clement Bernard foto-kazetariaren irudiak lagunduz (2015).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun