Giro ederrean egin dute Berroetako Asteburu Kulturala

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 9a, 06:39
Errefuxiatuen ahotsa dokumentalean ikusteko eta beraiekin egondakoen ahotik aditzeko aukera izan zuten Berroetan.

Eraso sexisten kontrako tailerrak, pala txapelketa eta errefuxiatuen egoerari buruzko dokumentala eta solasaldia izan dituzte

Maiatzaren 5 eta 6an asteburu kulturala izan zen Berroetan. Ekitaldiak ortzilarean hasi ziren, eraso sexisten kontrako tailerrekin. Jende ugari bildu zen tailerretan, gaiari buruz solastu eta dinamika desberdinak eginaz anitz ikasi eta hausnartu zuten bertaratutakoek. 

 

Asteburuak larunbatean izan zuen segida; egun guztian zehar giro paregabea izan zen herriko plaza inguruan, gazteek antolaturiko pala txapelketa dela eta. 12 gaztek parte hartu zuten, eta txapela anizko Gabon Gamiok eraman zuen. 

Ekitaldiekin akitzeko, Errefuxiatuen ahotsa dokumentala eta solasaldia izan zen batzertegian. Errefuxiatuek bizi duten egoera gogorra Berroetara ekarri zuten dokumentaleko irudiek, eta ondotik, bertan egondako boluntarioek emandako solasaldiak borobildu zuen emanaldia. Irudien saminari buelta emateko, afariarekin akitu zen eguna. 

Giro eta parte hartze handiko asteburu kulturala izan zen.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun