erran.eus

Pello San Millanen kartelak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra

  Gizartea  Baztan

21 lanen artean aukeratu dute ‘Zortziko’

Dagoeneko 2017ko uztailaren 16an Elizondon ospatuko den Baztandarren Biltzarreko kartel lehiaketaren irabazlea aukeratu dute antolatzaileek. Pello San Millan baztandarra da egilea eta Zortziko izenpean aurkeztutako lana izan da antolatzaileen artean bozkatuena. 

Pello San Millanen kartelak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra
Pello San Millanen 'Zortziko' lanak iragarriko du aurtengo Baztandarren Biltzarra. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Lehiaketara 21 lan aurkeztu dira eta Baztandarren Biltzarrak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaile guztiei Irabazlean 600 euroko saria jasoko du Baztandarren Biltzarra egunean, uztailaren 16an, hain zuzen. Bertzalde, aipatu, uztailaren 17tik aitzinerat, parte-hartzaileek beren kartelak berreskuratu ahal izanen dituztela antolatzaileekin harremanetan jarriz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa